top of page

Metroak aurtengo azaroan 19 urte beteko ditu baina gizarte bizkaitarrak metroa modernoa dela konsideratzen du. Kutsu modernoa eduki arren Metro Bilbaok ez du beldurrik eragin eta adinduek ere metroa erabiltzen dute. Ondorioz, metroa berezia da modernoa izaten jarraitzen duelako eta familiako gazteenetik adinduerainokoaren bizian egonkortasuna lortu duelako.

 

Metroak 19 urte eduki arren metroaren inguruko lehen saiakera 1920an Bilbon suertatu zen. Urte horretan udalak Bilboko auzo nagusienak elkartzeko trenbide línea biribil bat eraikitzea proposatu zuen, baina proiektua bertan behera geratu zen gerra zibila eta diru faltagatik.

 

Gerora, Bizkaiako Garraio partzuergoa eratu zen eta administrazioak metroa eraikitzearen aldeko jarrera zeukan. Proposamen ezberdinen artean Y formako sare bat eraikitzea adostu zen. Obrak 1988an hasi ziren Norman Foster-en argibideak jarraituz eta 1995ean inaguratu zen. Obra inaguratu arren obrak ez ziren gelditu eraikitako bi lineak zabaltzeko asmoa zegoelako.

 

Arkitektura eta ingeniaritza elkarrekin uztartuz                  Aipamen berezia merezi du arkitekturak. Izan ere, geltokien diseinua oso deigarria delako. Proiektuaren helburua estetika gaindituz funtzionalitatea eta bidaiariaren ongizatea aurkitzea zen. Horregatik Norman Foster arkitektua aukeratu zuten eta bere iritziz arkitektura eta ingeniaritza elkarrekin uztartzeko beharra zegoen.

 

Metrokoa eraikitzeak hainbat erronka exigitzen zituen eta hauek dira esanguratsuenak: Geltokiak lur azaletik ahalik eta gertuen egotea, kalearen eta nasaren arteko bidea erraza eta zuzena izan zedin, espazioak zabalak izatea eta argia naturala izatea.

 

Ordaintzeko moduak                                                                      Metroaren ordainketa guneka doa eta garraiatutako gune kopuruaren arabera eta ordaintzeko plataformaren arabera ezartzen da prezioa.

 

Ordaintzeko hiru plataforma ezberdin daude: Paperezko txartela, Barik izeneko txartel errekargarria edo metroak eskeintzen dituen mota ezberdinetako bonoak (hilekoa, urtekoa edo  gazteentzakoa).

   19 Urteko bidaia

Etorkizuneko erronka                                                                    1995ean metroa inaguratu zenean ez ziren obrak amaitu eta une horretatik gaur arte metroaren sarea zabaltzen doa, azken zabalketa bigarren lineako Kabiezes-eko geltokia da, baina metro bilbaok baditu erronka garrantzitsuagoak.

 

Metro bilbaoren etorkizuneko planetan lineak luzatzeaz gain beste hiru línea berri sortzea da. 3. Línea obretan dago jada eta 2016rako irekitzea espero da, línea honek Bilboko alde zaharra eta Etxebarri auzoaren iparraldea batuko ditu eta alde zaharretik Loiuko aireportura bidaiatzeko aukera emango du. Beste bi lineak oraingoz ofizinetan zain daude. Alde batetik, Errekalde auzoa eta Matiko batuko ditu línea batek eta bestetik, Galdakaoko ospitala Etxebarriko geltokiarekin batuko da.

 

Erabiltzaileak                                                                                  Erabiltzaileak orokorki gustora sentitzen dira Metro Bilbaok eskeintzen duen zerbitzuarekin. Azken inkestaren arabera metroak 8 puntuko balorazioa jaso du eta ondoen baloratzen diren kontzeptuak garbitasuna eta azkartasuna dira. Bestalde, metroaren erabiltzaileak kexu dira metroaren prezioagatik. 

Eboluzio teknologikoa argiaren abiaduran doa eta gizartearen ustetan 19 urte betetzen dituen mugikor edo teknologiak zahar konsiderazioa dauka. Zorionez konsiderazio horrek baditu bere salbuespenak eta horietako bat Metro Bilbaoren kasua da.

bottom of page