Kontsumitzaileak
Maria Antoniak 80 urte ditu eta Metro Bilbaoren erabiltzaile ohikoa da eta normalean San Inazio geltokian hartzen du metroa etxera joateko.
Gaztea zinenean ze garraio mota erabiltzen zenuen?
Nire gazte garaietan Urbano izeneko tren bat ibiltzen zen eta hemen ingurutik ibiltzen zen. Tren hura ez zen lur azpitik joaten eta gaur egungo metroarekin alderatuko banu esango nuke lehengoa katxarro zahar bat zela.
Metroan erabili zenuen lehen aldia oroitzen duzu?
Metroa inaguratu zen lehen egunetik erabiltzen dut eta erabili nuen lehen aldia experientzia positibo bat izan zen metroa lehengo tren zaharra baino azkarragoa delako.
Gizatrans barik-a erabiltzen duzu? Ze iruditzen zaizu 65 urtetik gorako jendeak Gizatrans txartela erabiltzeko aukera?
Bai, noski. Hementxe bertan daukat eta ohiko bilete bat erabiltzea baino merkeagoa da 0.32 zentimo besterik ez zait kostatzen. Perfektua iruditzen zaitk jubilatuentzako Gizartrans txartela egotea.
Metrotik zerbait hobetuko zenuke?
Oso gustura nago metroarekin eta ez nuke ezer aldatuko, dagoen bezala utziko nuke.
Inesek 60 urte ditu eta metroa Ibaizabal ibaia zeharkatzeko erabiltzen du.
Metroa inaguratu aurretik ze garraiobide erabiltzen zenuen?
Normalean zubi zintzilikaria erabiltzen nuen.
Non nahiago duzu garraiatu, zubian edo metroan?
Askoz ere nahiago dut metroan joatea etxetik urbilago daukadalako geltokia.
Maiztasun handiz erabiltzen duzu metroa?
Bai egunero erabiltzen dut metroa lanera joateko eta bilbora hurbiltzeko.
Metroa erabili zenuen lehen aldia oroitzen duzu?
Bai. Nahiko nekeza izan zen lehen aldia zelako, ezezaguna egiten zitzaidalako eta jendez vetea zegoelako.
Metrotik zerk deitzen dizu atentzioa?
Bere erosotasunagatik deitzen dit atentzioa.
Metroko zerbait hobetuko zenuke?
Ez, ez nuke ezer aldatuko.
Begoñak 56 urte ditu eta metroa lanera joateko erabiltzen du.
Metroa askotan erabiltzen duzu?
Behar dudan bakoitzean, ez askotan ez gutxitan.
Zertarako erabili ohi duzu metroa?
Normalean lanera joateko eta rekadoren bat egiteko erabiltzen dut.
Metroa 1995an inauguratu baino lehen, zein garraio erabiltzen zenuen?
Autobusa edo trena erabiltzen nuen.
Zer nahiago duzu, oraingo metro edo lehen hartzen zenuen autobusa?
Metroa, azkarragoa delako eta denbora gutxiago tardatzen dut leku batetik bestera joateko, gainera ekonomikoagoa da.
Zer da atentzioa gehien deitzen dizuna metroaren inguruan?
Daraman abiadura, durdarik Gabe.
Zerbait hobetuko zenuke?
Bai, metro gehiago jartzea, entzuna daukadalako atzeratu dituztela eta ordu batzuk kendu dituztelako. Eta ongi egongo litzateke goizeko bostetan lanera joaten diren pertsonentzat egotea.
Martak 18 urte ditu eta metroa Bilbora joateko eta parrandan joateko erabiltzen du.
Erabiltzen duzu askotan metroa?
Bai, depende eguna, baino normalean bai.
Zertarako erabiltzen duzu normalean?
Bilbora jeisteko, edo parrandan joateko.
Gustora ibiltzen zara metroan?
Bai, gustora joaten zara, erosoa da.
Metroko prezioarekin ados zaude?
Nire kasuan bai, familia kide ugari garenez beherapena egiten digute.
Gauetako eta festetako zerbitzu bereziak erabiltzen dituzu? Nahikoak direla uste duzu?
Bai erabili ohi ditut, baina gehiago pasatu beharko lirateke.
Zerbait aldatuko zenuke?
Ezer ez.
Iturria: Fotolog.com
Iturria: Beñat Bustamante
Iturria: Bilbonew.com