"Arazo gehienak beste pertsonak ez errespetatzeagatik dira"
Metro Bilbaoko segurtasun agentea
Indautxuko geltokiko metroko segurtasuneko langile batekin hitzegiteko adera eduki genuen eta segurtasun arrazoiengatik elkarrizketa anonimoa izatea eskatu zuen.
Zein da zure lana metroan?
Metroan dauden objektu eta pertsonak zaintzea da nire eginbeharra.
Jendeak zure oharrei kasu egiten die? Eta zergatik?
Gehienetan ez dute kasurik egiten. Normalean atentzioa deitzen diogun jendea arauak eta pertsonak errespetatzen ez dituzten pertsonak direnez, guri gutxiago egiten digute kasin eta gu hemen gaude arauak betetzen direla ziurtatzeko.
Normalean zeintzuk izaten dira errespetatzen ez diren arauak?
Orokorrean ez dute billeterik erosten eta ez dute metroa erbiltzen duten beste pertsonak errespetatzen.
Zure lanean izan al duzu noizbait arazoren bat? Kontatu ahal zeniguke baten bat?
Arazo ugaritan parte hartu izan dut. Gehienak epaiketan bukatzen dira, indarkeria erabiltzeagatik, hortaz ezin dut daturik eman. Orokorrean oso bortitzak izaten dira.
Metroko segurtasunean lan egitea gogorra da?
Segurtasun lana gogorra da berez, eta metroaren inguruan agian apur bat gogorragoa izan daiteke. Izan ere hemen jende ugari dago egunean zehar, eta hori arazo gehiago ekar ditzake.
Igande honetan egon zen eraso sexistaren ondoren, uste duzu neurriak hartu behar direla horrelako gehiagorik ez gertatzeko?
Bai, neurriak hartu beharko dira horrelako arazoak berriro ere ez gertatzeko. Esan dizudanez arazo gehienak beste pertsonak ez errespetatzeagatik dira.
Iturria: J.Alemany