"Batzuetan somatzen da jendeak burua galtzen duela eta ez dagoela bere onean"
Nuria Garanbeitia, Metro Bilbaoko harreta guneko behargina
Nuria Casco Viejo geltokiko informazio gunean lan egiten du eta 1995ean metroak ateak ireki zituenetik lanean dabil. Lehenago, Deustuko tren geltokian lan egiten zuen baina subrogazio bati esker iritsi zen metrora.
Zeintzuk dira metroko erabiltzaileek dituzten kontsulta ohikoenak?
Gaur egun batezere Barik-ari dagozkion gaiak: prezioa, hilabeteko bidai txartelak eta halakoak orokorrean eta objektu galduak ere.
Zeintzuk dira bezeroen erreklamaziorik ohikoenak?
Denetik dago. Askotan txarteletan dirua kargatzerakoan txarto kargatzen delako etortzen dira, Plentzia eta Sopela bitarteko frekuentzia arazoengatik eta zerbitzuaren apurketaren bat suertatzen denean erreklamazio asko egoten dira.
Noiz izaten da lan gehien egoten den unea?
Normalean hamarretatik ordu bat terdiak arte eta arratsaldean bostetatik Aurrera izaten dira jende gehien jasotzen dugun unea.
Zure lan esperientzian une gaztazkatsuren bat bizi izan duzu?
Bai, batzuetan somatzen da jendeak burua galtzen duela eta ez dagola bere onean edo zerbitzuarekin arazoak daudenean somatzen da jendea oso urduri jartzen dela, lanera berandu iristen direlako.
Nik pertsonalki geroz eta gertakizun gutxiago ditut baina noizbeinka suertatzen da eta askotan nabaritzen dugu eguraldiaren arabera, hasten da zeozer giroan eta jendea goxo edo aserre bizian etortzen dira eta aserre datorrenari laguntzea zailagoa izaten da.
Zeintzuk dira lan ordu gogorrenak eta zergaitik? Gaueko txandaren bat badaukazue?
Ez, guk harretarako bulegoetan bakarrik daukagu eguneko txandak goizez, arratsaldez edo jardunaldi banatuak. Jardunaldi hauek okerrenak direla esango nuke egun guztia lanean zaudelako eta ez naiz kexu zortzi terdietan irteten naizelako baina egun osoa hemen egotea asko somatzen da.
Zure lanpostutik zerbait aldatuko zenuke?
Batezere antolamendua aldatuko nuke. Guk goiko aginteen arabera egiten dugu lan beraiek prestatutako antolamenduarekin eta gu hemen egonda ikuspuntu ezberdin bat eta hurbilagoa daukagu.
Tramite konkreturen bat errazteko ideiaren bat badaukazu?
Gaur egun teknologiak hain garatuak daudenez programa garatu bat prestatuz Barik-aren tramite asko makinetan ahalko ziren egin.